GUREAN GAUR

50 urte bete dira Ekaingo margolanak topatu zituztenetik

Ekain kobazuloan labar-margoak topatu zituztenetik 50 urte beteko dira aurten. Horren harira, hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte Ekain Fundazioak, Aranzadik eta Ekainberrik. Gipuzkoako Foru Aldundian eskainitako agerraldian azaldu dutenez, Ekain kobazuloak berak eta Ekainberriko erreplikak berebiziko garrantzia dute Gipuzkoan turismoari dagokionean. Ekainberritik dagoeneko 300.000 lagun baino gehiago igaro dira martxan jarri zenetik.