GUREAN GAUR

Bigarren Nazioarteko Dialektologia Biltzarra aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiaren mendeurreneko bosgarren jardunaldi akademikoaren leloa 'Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak' izango da. Helburuak hiru dira: nazioartean dauden ikerketen berri ematea, etorkizunean dialektologiak izan behar dituen iker-ildoetaz hausnartzea eta hizkuntza-atlasen etorkizuneko erabilgarritasunaz hausnartzea. Dialektologia biltzarrari bide emateko, Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa aurkeztuko dute martxoaren 13an. Guztira 17 hizlari egongo dira: Xarles Videgain, esaterako. Jardunaldi akademikoa martxoaren 14an eta 15ean izango da, Bilboko Euskal Museoan.