GUREAN GAUR

Bi lagun atxilotu dituzte Venezuelan sistema elektrikoa boikoteatzea egotzita

Estatu Batuek Venezuelan duten ordezkaritza diplomatikoa bere osotasunean lurraldetik ateratzeko erabakia hartu du Washingtonek. Astea amaitu aurretik itzuliko dira Caracasko enbaxadan lan egiten duten ipar amerikar guztiak.
Mike Ponpeo estatu idazkariak adierazi duenez, Venezuelako egoera etengabe ari da okerrera egiten, eta horregatik hartu dute enbaxada husteko erabakia. Are gehiago, atzerri gaietarako arduradun estatubatuarrak adierazi du Washingtonek Caracasen ordezkaritza diplomatikoa izatea Trumpen gobernuak bideratu asmo dituen politikekin talka egiten zuela.
Bitartean, bi lagun atxilotu dituztela iragarri du Nicolas Maduro presidenteak, herrialdeko sistema elektrikoa boikoteatzen saiatu direlakoan.
Telebista bidez eskeinitako diskurtsoan, Estatu Batuei eta oposizioari egotzi die Madurok sistema elektrikoaren aurkako erasoa. Joan den ostegunetik hasita, korronte elektrikoarekin arazo larriak izan dituzte lurraldearen gehiengoak. Elektrizitate faltak hildakoak ere eragin ditu ospitaleetan. Maduroren arabera, eraso hori egin ahal izateko beharrezkoa den teknologia Estatu batuek bakarrik izango lukete eskura.