GUREAN GAUR

Eunate institutuko ikasleek eskolatik kamerak kentzea eskatu dute

Txantreako Eunate institutuko ikasleek manifestazioa burutu dute eguerdian ikastetxeko zuzendaritzak jarritako kamerak kentzea eskatzeko. Orain hilabete batzuk jarri zituzten kamerak, ikasleei egotzitako basatikeri ekintzak kontrolatzea argudiatuta. Ikasleek institutuaren kontrola salatu dute etengabean gailuak instalatuak izan zirenetik. Iruñeko eskoletako zuzendaritza taldeek eskola etena debekatu egin dute, Txantreako ikasleekiko elkartasuna geldiarazteko helburuarekin. Ikasleek jakinarazi dute ikastolako zuzendaritzak elkarrizketa mahaia irekitzea onartu duela.