GUREAN GAUR

Angel Oiarbide: "Orain, jendarte hau balore demokratikoen bidez josteko garaia da"

Martxoaren 31n, Gure Esku Dagok ekitaldia antolatu du Bilboko Euskalduna Jauregian. Hainbat herritar eta eragileren parte hartze eta babesarekin, ziklo berri bati ateak irekiko dizkiote. Datozen erronkei heltzeko aldaketak egingo dituzte, tartean, bozeramaile aldaketa. Izan ere, Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek zeregin hori utziko dute.

Hamaika telebistak Oiarbiderekin hitz egiteko aukera izan du, azken sei urtetako balantzea egin eta aurrera begirako sor daitezkeen ataken inguruan mintzatzeko.