GUREAN GAUR

Bel Pozueta: "Lantalde sendo baten babesa dut eta argi hitz egingo dut Madrilen"

Bel Pozueta izango da EH Bilduko Nafarroako zerrendaburua Espainiako Estatuko Kongresurako apirileko hauteskundeetan. Bere eguneroko bizitzan, eskolaz-eskola heziketa programa bateko hizlari lanak eta hauteskundeetako kanpainako kontuak uztartzen ditu. Orain arte, Altsasu Gurasoak plataformako bozeramailea ere izan da; argi dauka ama den aldetik taldeko bileretan parte hartzen jarraituko duela, beti ere hau politikoki baldintzatu gabe.