GUREAN GAUR

Iberdrolaren irabaziek herritarren miseria eragiten dutela salatu dute Bilbon

'Euskal Herriak kapitalari planto' plataformak deituta, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean, Iberdrolako akziodunen batzarra aitzaki hartuta. “Zuen aberastasuna gure miseria” lelopean, Iberdrolak espazio publikoak okupatzen dituela salatu du plataformak eta, bide batez, instituzioei egotzi diete "alfonbra gorria" jarri izana. Elektrizitatearen sektoreko monopolioa baliatuz, herritarren fakturarekin nahi dutena egiten dutela ere salatu dute.