GUREAN GAUR

Euskararen lekukoa eramango duen furgoneta barrutik ezagutzen

21.korrika ate joka den honetan, Hamaika Telebista furgonetaren muntaiara joan da eta bertan urte luzez antolakuntzako kide izan den Maturekin izan da. Korrika barrutik nola bizi den azaldu du. Korrikaren lan taldea handia da eta denak bolondres moduan arituko dira lanean apirilaren 4tik 14ra. Korrikak egiten dituen kilometro horiek guztiak jasoko dituzte argazki formatuan korrika.eus-en eta bideo formatuan hamaika.eus-en.