GUREAN GAUR

Iñaki Viñaspre da 2019ko Arabako bertsolari txapelketako irabazlea

Abetxukoko bertsolariak txapela jantzi du larunbat honetan Gasteizko Principal Antzokian izandako Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean. Manex Agirreri buruz burukoa irabazita jantzi du lehen aldiz txapela. Irabazteko gogoz zetorrela kantatu zuen hasierako agurrean. Viñasprek adierazi duenez ez zuen gehiegi espero txapela, baina pozik dago. Honela, finala “berria” izan dela azpimarratu du irabazleak: "Gaztea eta goxoa".