GUREAN GAUR

Urko Aierbe EHE: "Euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu"

Euskal Herrian Euskarazek 'Egia, Aitortza eta Erreparazioa' manifestua aurkeztu zuen ostiralean Donostiako Eureka museoan. Egungo egoera soziolinguistikoa mende askotako jazarpenaren ondorioa dela azpimarratu du Urko Aierbek: "Euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu, zapalkuntza historiko baten ondorioa da". Gertatutakoaren egia "osoa" jakiteko eskubidea dutela nabarmendu du: "Euskaldunon aurka egiteko bortsa erabili da historikoki, eta horren guztiaren ikerketa independentea, sakona ta integrala eskatzen dugu".