GUREAN GAUR

Langabeziak behera egin du, batez beste, Hego Euskal Herrian

Duela urtebete baino 11.429 langabe erroldatu gutxiago daude (-%6,55). Pasa den urtearekin alderatuta, langabezia tasa %0,3a egin du behera, eta otsailarekin alderatuta, martxoan 2.057 langabetu gutxiago daude.
Lurraldeka begiratuz, urteotako tendentzia errepikatzen da;  Hego Euskal Herriko %11,26ko langabezi tasaren azpitik daude Gipuzkoa (%9,4) eta Nafarroa (%10,6) eta batez bestearen gainetik Araba (%12,3) eta Bizkaia (%12,4). Aipagarria da hiriburuen arteko aldea; Donostian, adibidez, %8,5eko langabezia-tasa dago, eta Bilbon, berriz, ia %14koa.