GUREAN GAUR

Ganemos Goazen Bilbaok herritarren interesak defendatuko dituen hiri eredua aldarrikatu du

Ganemos Goazen Bilbaoren hautagaiek agerraldia egin dute Deustuko San Pedro plazan. Bertan, Agirre Lehenakaria hiriko etorbideak jasaten duen trafikoa arintzea proposatu dute. Nabarmendu dute "auzoetatik auzoetarako" politika egingo dutela. Halaber, euren izen ia berberarekin aurkeztu den hautagaitzaren jarrera salatu dute. Francisco Samir Lahdou zerrendaburuaren esanetan, hautagaitza horrek ez du ideologiarik, ez eta programarik ere, eta ez dute hiriko errealitatea ezagutzen.
Azpimarratu du Espainiako Estatuko Fiskaltzak ikertu eta esku hartu beharko lukeela  iruzur politiko honetan, "azken muturrera" heldu baino lehen.