GUREAN GAUR

Adostuzeko kideek EAJren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea zor zaien kalte-ordaina exijitzeko

2.400 irakaslek erreklamazioa jarri zuten martxoan beren kalte-ordaina exijitzeko. Irakasle izandako hauek aurre erretiroa onartu zuten bere garaian gazteagoei lekua uzteko. Trukean kalte-ordaina agindu zieten Eusko Jaurlaritzak, 2012. urtean. Gobernuak hitzarmenaren zati hau eten egin zuen, kostuak bere gain hartu ezin dituela argudiatuta. 2012tik zorra igotzen ari da, eta momentu honetan 80 eta 120 milioi artekoa da, elkarteko kideen esanetan.