GUREAN GAUR

Donostian egin du Europako PPk hauteskunde ondorengo lehen bilkura

Lehen indarra izan zen Casadoren alderdia barne hartzen duen Europa mailako taldea. Gaur Donostiako Kursaalean egindako ekitaldian, alderdiak babes osoa berretsi dio Manfred Vewer Europako Komisioko presidente izateko hautagai popularrari.

Bertan eskainitako prentsaurrekoan, Dolors Montserrat PPko europarlamentari eta ministro espainiar ohiak alderdi popular espainiarrak Europa mailan duen pisua azpimarratu nahi izan du. Hala, gogorarazi du Esteban Gonzalez Pons dela Europarlamentuko talde popularreko presidenteordea, eta Antonio Lopez Isturizek alderdiaren idazkari nagusi gisa jarraitzen duela.