Euskotreneko langile batek pairatutako erasoa salatu dute
GUREAN GAUR|2019/06/11 15:50

Erasoa jasan zuen langileak bi egun igaro ditu bajan antsietate krisi baten ondorioz eta bere lanpostura itzuli da dagoeneko. Langileek azaldu dutenez, jendaurrean jarduten duten Euskotreneko langileek, hala nola, kontu-hartzaileek, garbiketako langileek edo bulegoetako langileek erabiltzaileei laguntzeko eta garraio publikoaren erabilera zuzena bermatzeko egiten dute lan. Horregatik, jasan behar izaten dituzten isekak, mehatxuak eta erasoak salatu dituzte gaur egindako elkarretaratzean. Jarrera oldarkorra erabiltzaileen gutxiengoak izaten badu ere, egoerarekin "kezkatuta" daudela adierazi du Euskotreneko batzorde iraunkorrak. Bestalde, langileek eskatu diote enpresari protokoloa indartzeko eta erasoak ekiditeko neurri gehiago hartzeko.

 
Loading player...