GUREAN GAUR

Jose Maria Usandizagaren 'Mendi-Mendiyan' obra antzezlan bihurtu dute

Calixto Bieito Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari artistikoak antzezlan bihurtu du Jose Maria Usandizagaren Mendi-Mendiyan obra; Ausrine Stundyte soprano lituaniarra euskaraz arituko da, besteak beste. Mendi-Mendiyan Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen, eta XX. mende hasieran egin zuen. Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu zuen, eta urtebete geroago, Campos Eliseos Antzokian estreinatu zuten operan. Kontzertu formatuan eskaini zuten ondoren, eta baita balet dantzariez osatutako emanaldi formatuan ere. Orain, Arriagako 2018-2019 denboraldiari amaiera emateko, Calixto Bieitok antzerki izaera emango dio, eta 1909an lana enkargatu zuen Alfredo Etxaberen birbiloba arituko da kantuan. Ekainaren 20an eta 22an, Mendi-Mendiyan obrari eta Usandizaga egileari buruzko hitzaldia eskainiko dute. Era berean, emanaldia ere zuzenean eskainiko dute kalean, larunbatean.