GUREAN GAUR

'Auzoan bizi nahi dugu' lelopean mobilizatuko da SOS Alde Zaharra plataforma

Bilboko Alde Zaharrak bizi duen turistifikazioa eta horren ondorioak salatzeko manifestazioa deitu du SOS Alde Zaharra plataformak ekainaren 20an, ostegunean. Auzotarren ustez, turismo modeloak auzoaren bizitzan duen eraginagatik, gero eta zailagoa da bizilagunentzat auzoan bizitza egitea. Alokairuaren prezioen igoera, komertzio kate handiek bertako merkatariei kendutako lekua eta espazio publikoaren erabilera pribatua dira auzokideak kezkatzen dituzten arazoaren ertzetako batzuk eta horren atzean dagoen hiri modeloa birplanteatzea eskatzen dute.