GUREAN GAUR

Ahotsa.info-ren aurkako salaketa artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Terrorismoa goratzea leporatuta salatu zuen Espainiako Poliziak ikus-entzunezko hedabide digitala, iazko uztailan, bi albistetan “euskal preso politikoak” terminoa erabiltzeagatik. Auzitegiak ebatzi du esamolde horrek ez duela terrorismoa goratzen, ezta biktimak beheratzen ere, eta adierazpen askatasunak babesten duela haren erabilera.