GUREAN GAUR

Euskal Herriko hainbat kolektibok EHUk militarismoarekin dituen loturak salatu dituzte

Euskal Herriko hainbat kolektibok elkarretaratzea egin dute gaur Getarian egingo den Horizonte Elkano ekimenaren harira. Izan ere, bertan parte hartuko du EHUko 'El Saltillo' itsasontziak eta baita 'Juan Sebastián Elcano' armadaren eskola ontziak ere. Elkarretaratzean, EHUko langileek salatu dute ez dela lehen aldia EHUk kolaborazio mota hauek egiten dituena, eta nabarmendu dute unibertsitatearen lana gizartearen beharrizanei eta baloreei erantzutea dela. Horregatik, onartezintzat jo dute "beste herri batzuen suntsiketa eragiten duten elkarteekin" kolaboratzea. Era berean, nabarmendu dute Armadaren alboan era honetako ekintzak egiteak normalizatu egiten duela euskal kostaldean itsasontzi militarren presentzia. Ekintza honetatik harago, unibertsitate ereduaren inguruan eztabaidatzeko beharra ere azpimarratu dute.