GUREAN GAUR

Josu Zabala eta Garik bi kontzertu eskainiko dituzte irailean Bilboko Euskalduna Jauregian

Josu Zabala eta Gari 'Hertzainak' talde mitikoko kideek bi kontzertu eskainiko dituzte irailean Bilboko Euskalduna Jauregian. Irailaren 26an emango zutenari bigarren data gehitu diote 25an sarrerak salgai jarri eta gutxira bukatu direlako lehenengo emanaldikoak. Musikariek iragarri dutenez, ordu eta erdiko kontzertua izango da eta taldearen ibilbidea osoa errapasatuko dute, kantuei irakurketa berri bat eskainita.