GUREAN GAUR

Gipuzkoako erresidentzietako langileek kanpaldia hasi dute Donostian, 80. greba egunean

Erresidentzietako langileek 80. greba eguna dute gaur, eta kanpaldia hasi dute Donostiako Boulevardean. Bertan azaldu dutenez, "lanaren sexu banaketa eta emakumeen lana ez baloratzea izan dira sistema heterpatriarkal perbertso honi eusteko jendartearen oinarria". Zentzu horretan, gaineratu dute ez dela kasualitatea greba hau horrenbeste luzatzea.