GUREAN GAUR

Ameriketako Estatu Batuetako eta Herbehereetako selekzioak, nor baino nor, munduko txapelketaren bila

Jill Ellisek eta Sarina Weigman-ek zuzentzen dituzten taldeek oztopo guztiak gainditu dituzte finalera iristeko. Amerikarrek arerio guztien gainetik daudela erakutsi dute baina txapelketan zehar puntu ahul batzuk islatu dituzte. Holandarrek, bestalde, ezustekoa eman dute eta bi urte atzera Europako txapelketan lortutako balentriari segida eman nahi diote.