Foru Gobernua osatzeko aurreakordioa lortu dute PSN, Geroa Bai, Podemos eta I-Ek
GUREAN GAUR|2019/07/05 18:48

Arratsaldean berriz bildu dira alderdien ordezkariak, oraindik zehazteke dituzten puntuak ixteko. Eguerdian, Nafarroako Parlamentuan eskainitako agerraldian azaldu dutenez, ostegun gauean lortu zuten lau alderdiek gobernu aurreakordioa. Negoziaketa osatzen duten alor sektorialak aintzat hartzen dituen akordio programatikoa da lortu dutena. Hala ere, oraindik zehaztu beharreko hainbat puntu ditu aurreakordioak. Hor sartuko lirateke dokumentuaren behin betiko bertsioa idaztea, euskarara itzultzea, eta batez ere, alderdi bakoitzaren zuzendaritzek eta oinarriek akordioa hobestea.

 
Loading player...