Bilboko Begoñako Andra Mari ikastetxearen lurrak Gotzaindegiarenak dira. Txoko honetan Mutualia aseguru etxearekin eta Murias eraikuntza taldearekin batera ospitale pribatu bat eraikitzeko proiektua dauka. Abandoko auzotarrak kontra agertu dira, Irati Agirreazkuenagarekin izan gara. Izan ere, Abandoko auzoan dagoen espazio berde bakarra da ikastetxearen aurrekaldea.