GUREAN GAUR

Euskal Herriko kale antzerkiz beteko dira Bilboko kaleak Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusiko Kaleko antzerki emanaldiak aurkeztu ditu Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak. Abuztuaren 18tik 25era bitartean 18 ikuskizun antolatu ditu udalak, nazioarteko artista zein konpainia euskaldunek eskainitakoak. Erdia baino gehiago euskal konpainiak dira, hamazortizetatik hamar, hain zuzen ere.