GUREAN GAUR

Espainiako Vueltan "Euskal Herriaren identitatea" aldarrikatzeko deia egin du EH Bilduk

Espainiako Vueltako hiru etapa Euskal Herrian izango dira eta EH Bilduk "euskal nortasuna" aldarrikatzeko deia egin du. Jone Goirizelaiak eta Asier Gonzalezek Euskal Herrian eta, bereziki, Bilbon egingo dituen kilometroetan ikurrina eta bestelako euskal ikurrak ateratzeko deia egin die zaleei. Bestalde, alderdi ekonomikoan gardentasuna eskatu dio EH Bilduk Bilboko Udal Gobernuari.