GUREAN GAUR

EH Bilduk "azpikeriaz" jokatzea leporatu dio Enrique Maia alkateari

Itziar Gomezek (Geroa Bai) eta Elma Saizek (PSN) Nafarroako Gobernuan kontseilaritzak eskuratu zituzten hauteskundeen ondoren, eta Iruñeko Udalean oraindik ez dute bilkurarik egin euren ordezkoak izendatzeko. EH Bilduk egoera kritikatu du gaurko prentsaurrekoan; salatu dutenez, une honetan 27 zinegotzik osatzen dute udalbatza 25ek beharrean, eta beraz, Navarra Suma eskuin muturreko koalizioak gehiengo absolutua dauka.