GUREAN GAUR

Larunbatean jokatuko dute Euskal Errugbi Liga txapelketako finala

Euskal Herri osoko taldeek parte hartzen duten lehiaketa datorren larunbatean amaituko da. Biarritzeko G7aren bileraren ondorioz, txapelketaren egutegi osoa aldatu behar izan zuten. Hori dela eta, Ordizian izango den finala lau talderen artean erabakiko da. Aurreneko partida 12:00etan jokatuko dute, Aviron eta Olympique taldeen artean; bigarrenean berriz, 16:00etan, Angelu eta Ordizia lehiatuko dira. Bi partida horiek eta aurreko jardunaldiko partiden emaitzak kontuan hartuta erabakiko dute ligaren irabazlea.