GUREAN GAUR

Ikastetxeek zein Euskal Herriko Unibertsitateak gaur hasi dute kurtso berria

Euskal Herriko Unibertsitateak 8.450 ikasle gehiago izango ditu aurtengo ikasturtean. Horietatik ia erdiak euskaraz ikasiko du, eta ikasleen gehiengoak osasun zientziekin lotutako graduak aukeratu dituzte. Bestetik, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxetako egoerak ekainean bezala jarraitzen du, eta ertz asko dituen gatazka pairatzen ari dira. Ikastetxe kontzertatuetako langileek greba mugagabearen aukera daukate esku artean; iaz, 24 greba egun egin zituzten langileek. 100.000 bat familiari eragiten die egoera honek. Bestalde, pasa den astean hasi zuten kurtsoa Ipar Euskal Herrian; inoiz baino ikasle gehien ditu Seaskak.