Pentsiodunek manifestazioa iragarri dute irailaren 30erako
GUREAN GAUR|2019/09/09 18:04

Bilbon egin dute elkarretaratzea Bizkaiko pentsiodunek. Sanchez-ek egunotan aurkeztutako neurriak "zehaztugabeak" direla adierazi dute, eta horren aurrean mobilizatzen jarraituko dutela aurreratu dute. Asteleheneroko elkarretaratzeak mantenduko dituzte eta horrekin batera, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren bezperan Hego Euskal Herri mailako manifestazioa egingo dutela argitu dute. Donostian ere astelehenetako elkarretaratzeei heldu diete berriz, udan geldirik egon ostean.

 
Loading player...