GUREAN GAUR

Zein paper jokatzen du herri mugimenduak eraso sexistak salatzeko garaian?

Donostiako Aste Nagusiko asteazkenean, Piratek beren egitaraua eteteko erabakia hartu zuten 24 ordu baino gutxiagotan 6 eraso sexista salaketa baino gehiago jaso zituztelako. Donostiako Udalak, bere aldetik, ez zuen ezer egin eta jaietako egitarauak normaltasun osoz jarraitu zuen. Zein paper jokatzen du herri mugimenduak eraso sexistak salatzeko garaian? Amaia Garin eta Amaia Oulad Zirgariko kidekin eta Samara Velte kazetariarekin aztertu dugu gaia.