GUREAN GAUR

11/13 makroepaiketako auziperatuek babes zabala espero dute larunbateko manifestazioan

Jon Maiaren manifestuak 11.300 atxikipen jaso ditu eta auziperatuek eskerrak eman dizkiete babesa erakutsi dieten herritar, eragile eta elkarte guztiei. "Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna. Herrian" lelopean Bilboko La Casilla plazatik abiatuko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute.