GUREAN GAUR

Espetxea saihestu dute 11/13 makroepaiketako 47 auziperatuetatik 45ek

Fiskaltzarekin akordioa lortuta espetxea saihestu dute 11/13 sumarioan auziperatutako 47 herritarretatik 45ek. Akusatuek karguak onartu dituzte eta urte t'erdi eta bi urte arteko zigorrak proposatu ditu fiskaltzak ia guztientzat, ETAn parte hartze aktiboa leporatuta. Arantza Zulueta eta Jon Enparantzari, berriz, ETAko buruzagi izatea leporatu eta 3 urte t'erdi eta bi urte eta 7 hilabeteko zigorrak ezarri dizkiete, hurrenez hurren. Bi hauek, beraz, espetxean bete beharko dituzte geratzen zaizkien bost hilabeteak.