Pedro Sanchezen gobernuaren promesa nagusietako bat izan da. Francisco Francoren gorpuzkiak Madrilgo Erorien Haranetik atera eta El Pardoko hilerrian hobiratzea. Han dago lurperatuta Carmen Polo, diktadorearen emaztea zena. Gobernuak prest ditu hilobi bat eta lurperatze unitate bat Francoren gorpu momifikatuarentzat. Diktadorearen senitartekoen errekurtsoa bertan behera geratu da, beraz. Exhumazioaren kontra badaude ere, Madrilgo Almudenako Katedraleko kriptan hobiratu nahi zuten Franco. Espainiako Gobernuak, baina, aukera hori baztertu zuen, argudiatuta Memoria Historikoaren legeari jarraikiz, ez dela leku egokia diktadore bat hobiratzeko. |
HAMAIKA
LABek jasaten duen bazterketa salatu badu ere, eskua luzatu dio intersindikalari
HAMAIKA
Zainketen Aldeko Herri-Ituna egiteko akordioa sinatu dute EAEko erakunde publikoek
HAMAIKA
"Independentziak EH Bilduren lehentasuna izateari uzten badio, agian bidean elkartuko gara"
HAMAIKA
EAJrekin segi edo EH Bildurekin aldatu
HAMAIKA