Ordezkarien Ganberak “impeachment”-a hasiko du Trumpen aurka
GUREAN GAUR|2019/09/25 14:37

Kargugabetze prozesua hasiko dute formalki, epaiketa politiko baten bidez. Nancy Pelosi demokratak, behe ganberako presidenteak, Donald Trumpen jokabidea konstituzioaren eta demokraziaren printzipioen aurkako urraketa larritzat jo du. Ukrainari ustez egindako presioen ondoriozko polemika da kargugabetze prozesuaren sorburua. Demokratek adierazi dutenez, Trumpek eskatu zion Volodomir Zelenski Ukrainako presidenteari Joe Biden hautagai demokrata eta haren familia iker zezala.

 
Loading player...