GUREAN GAUR

Euskaltzaindiak akademiaren jarduna jasotzen duen komikia aurkeztu du

'Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna' komikia mendeurrenari eginiko ekarpena da. 72 orrialde ditu, azal gogorra eta koloretan argitaratuko da. Juan Luis Zabala izan da gidoilaria eta marrazkiak, berriz Amaia Ballesteros irudigileak egin ditu.