"Neurri errealak" eskatu dizkie metalgintzako sindikatuek patronalari
GUREAN GAUR|2019/10/01 16:38
  Langileen %85a batu da lanuztera, sindikatuen arabera. Aste honetan egiten ari diren grebaren baitan, negoziazio mahaira "eduki errealak" eramateko eskatu diote ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek patronalari. Goizeko piketeek barrikadak jarri dituzte Berrizen, Zaldibarren, Igorren eta Zamudion. LABen arabera, Ertzaintzak 40 lagun identifikatu ditu eta langileek goizeko lehen orduetatik jasan uten "jazarpen poliziala" salatu du.
 
Loading player...