GUREAN GAUR

Protestek utzitako kalteak konpontzen ari dira ekuadortarrak

Ekuadorrek normaltasuna berreskuratu du hamaika egunetako protestak eta gero. Tentsio handikoak eta gogorrak izan diren protestak igandean bukatu dira Ekuadorko Gobernuak eta lider indigenek akordioa sinatuta. Horrela, Lenin Morenoren gobernuak bertan behera utzi ditu Nazioarteko Diru Funtsarekin adostutako neurri ekonomikoak, tartean erregaiari diru laguntzak kentzea.