GUREAN GAUR

Gutxienez 10 pertsona hil dira Txileko protestetan

10.000 militar baino gehiago daude Santiago de Chile herrialdeko hiriburuan, Valparaison eta Concepcion hirietan.
Herritarren arteko desberdintasun sozial zein ekonomikoek bultzatu ditu manifestariak beste egun batez kaleak hartzera. Igande gauean Gobernuak etxeratze-agindua jarri izanagatik, manifestariak presidentearen aurka protestatzera atera dira. Herritarrek poliziaren indarkeria salatu dute. Isildei hau ez da ezarri Augusto Pinocheten diktaduratik.
Metroko prezioaren igoera izan da egoera leherrarazi duena. Hala ere, herrialde guztian ari dira mobilizatzen, baita metroa heltzen ez diren guneetan ere. Osasuna, hezkuntza eta zerbitzu publikoen prezioak Europakoen parekoak direla salatu dute herritarrek; ordea, Txilen gutxiengo soldata 378 eurokoa da.