GUREAN GAUR

Donostiako udalbatzarra eten dute EH Bilduk estelada bat jarri duelako

Urriko ohiko udaltzabatzarra hasi orduko eten du bilkura Eneko Goia Donostiako alkate eta udalbatzarreko presidenteak. EH Bilduren udal taldeak Katalunian gertatzen ari dena salatzeko estelada bat jarri duelako aretoan. Goiak kentzeko eskatu dio hiru aldiz Reyes Carrere EH Bilduren bozeramaileari, eta hiru kasuetan ukatu egin du. Ondorioz, Goiak Bozeramaileen Batzordera deitu ditu alderdi guztietako bozeramaileak.