GUREAN GAUR

Artisau garagardoaren ekoizpena 1,25 milioi litrokoa da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Euskal Garagardo Elkarteak sektore hori aztertu du, eta iragarri du egun duen %2ko merkatu kuota hazi egingo dela datozen urteetan. 2012an hasi zen Euskal Herrian artisau garagardoa ekoizten. Txostenean Euskal Autonomia Erkidegoko kantitateak aipatzen dira. Hala ere, Nafarroan oso bizia da jarduera eta baita Ipar Euskal Herrian ere. Bestalde, Euskal Garagardo Elkarteak nabarmendu du sektoreak tartea duela hazteko, eta datozen urteetan hazkunde nabarmena izango duela.