GUREAN GAUR

LABeko bi kideri bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete

LABeko bi kideri bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete Huerta de Peralta greba eskubidea urratzen ari zela salatzeagatik. Bi sindikalistek furgoneta bat jarri zuten enpresaren sarreran, eta epaileak delitua ikusi du. LAB sindikatuak epaiaren aurkako helegitea jarriko du, eta zigorra salatzeko ostegunerako karabana deitu dute.