SAKONEAN

Sabino Cuadra (78ko Sanferminak Gogoan): "Administrazioan dagoen dokumentu publiko bat desagerraraztea delitua da"

Dokumentu publikoak ezkutatzeagatik kereila jarri diete Juan Inazio Zoidori eta Fernando Grande-Marlaskari 'Sanferminak 78: Gogoan!' elkarteak eta Fermin Rodriguezek, Poliziak 1978ko Sanferminetan hil zuen German Rodriguezen anaiak. Kuadrak nabarmendu du administrazioan dagoen dokumentu publiko bat desagerraraztea delitua dela, eta hori gertatu dela". Cuadrak azaldu duenez, garai hartan txosten polizial bat egin zen, eta Kongresuan eztabaidatu ere egin zen: "Epaileak txosten hori eskatu zuen 3-4 aldiz, baina ez zen inoiz aurkeztu. Horregatik, dokumentu publiko hori desagerrarazteagatik, ezkutatzeagatik edo lapurtzeagatik jarrri dugu helegitea".