GUREAN GAUR

EAJk eta EH Bilduk gora egin dute Hego Euskal Herrian

: EAJ eta EH Bilduk gora egin dute Hego Euskal Herrian, Espainiako Kongresurako egindako hauteskundeetan. Jeltzaleek eutsi egin diote joan den hauteskundeetan Arabatik lortutako ordezkariari, eta baita Gipuzkoako biei ere. Bizkaian, aldiz, 3 diputatu izatetik 4 izatera pasa dira, 14.000 boto gutxiago eskuratu dituzten arren. EH Bilduk eutsi egin die Gipuzkoan eskuratutako biei, eta baita BIzkaia eta Arabatik eskuratutako banari ere. Nafarroatik eskuratu dute bosgarren ordezkaria soberanistek, eta ondorioz kongresuan izango da datorren legegintzaldian Bel Pozueta, Adur Ramirez de Alda gazte espetxeratu altsasuarraren ama. Eskuineko unionismoa berriz ere esku hutsik geratu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta lortu dituen bi ordezkariak Nafarroan eskuratu ditu Navarra suma koalizioari esker.