Elikagaien Bankuak bilketarik "garrantzitsuena eta handiena" egingo du asteburuan
GUREAN GAUR|2019/11/22

Hainbat dendatan egingo da eta bonoak erosiz ere lagundu ahalko da. Zazpigarrenez antolatu du Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioak ekimena eta Hego Euskal Herrian 825 saltokitan egongo dira bilketarako kutxak. Asteburu honetan urte osoko produktuen laurdena jasotzen dute. Ekimena aurrera eramateko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu diete herritarrei, bai boluntario gisara baita dohaintzak eginez ere.

 
Loading player...