GUREAN GAUR

Euskararen ordenantza berria onartu dute Iruñean, PSNren botoekin

Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Agurne Gaubekak, prozesua etetea eskatu du osoko bilkuran, udalak berezko hizkuntza errespetatu eta sustatzeko beharra duelako. PSNko Maite Esporrinek bere aldetik bere alderdiaren jarrera euskara ez inposatzeko beharrean oinarritu du. Oposizioak euskarafobia leporatu die udal agintariei.