GUREAN GAUR

LABek Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen egoera salatu du Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean

Protesta deigarria egin du gaur LAB sindikatuak Donostiako Gipuzkoa plazan, herrialdeko Zahar Etxeetako langileen egoera salatzeko. Gerritik gora biluztuta, maskara zuriekin eta ileorde moreak jantzita, hitzarmenik gabe biluzik sentitzen direla azaldu nahi dute.