GUREAN GAUR

130 hizkuntza hitz egiten dira Gipuzkoan

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu dute gaur Donostian Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak, lurraldean dagoen hizkuntza-aniztasunaren egungo errealitatea ezagutzeko. Aniztasun hori ahalik eta modu egokienean kudeatzeko tresna gisa erabiltzea nahi dute hemendik aurrera.