GUREAN GAUR

Antxeta Irratia zazpi haizetara

Antxeta irratia Hegoaldeko lau hiriburuetan entzuten da jadanik. Lapurdiko, Nafarroa Beherako eta Zuberoako gaien inguruko informazioa Bilboko, Gasteizko, Iruñerriko eta Donostialdeko uhinetan entzuten da Antxeta2 katearen bitartez. Izan ere, bide luzea eta gero, Antxeta irratiak legezko frekuentziak lortu ditu hiri horietan igortzeko.