Etxeratek salatu du 19 preso larri daudela, duela hamar urte baño hamahiru gehiago
GUREAN GAUR|2020/01/08

Heriotza arriskua duten presoak “lehenbailehen” askatzeko eskatu du Etxeratek, eta salatu du larri gaixo dauden 19 preso daudela. Gaur egun 69 gaixo organiko ditu erregistratuta euskal presoen senideen elkarteak. Etxeratek adierazu duenez 85 euskal presok jasotzen dute gaur egun Jaiki Hadiko medikuen asistentzia, hau da, %34ak. Bestalde Fernando Aranburua psikologo eta Jaiki Hadiko kideak gogoratu du 12 urteotan 33 bisita eskaera ukatu dizkietela. Horrez gain preso larrien kopurua igo egin dela azaldu du Aranburuak.

 
Loading player...